barruan dauden bizidun desberdinak maila desberdinetan antolatzen dira ekosistema barruan, eta materia eta energiaren fluxuan funtsezko zeregina burutzen dute. Laburbilduta, ekosistema batean dauden bizidunak 5 maila trofikoetan sailkatzen dira:
- Ekoizleak: organismo autotrofoak dira, energia hartzen dutenak eta materia inorganikotik abiatuta materia organikoa sintetizatzen dutenak (landareak eta hainbat mikrobio)
- Kontsumitzaile primarioak: organismo heterotrofo belarjaleak dira
- Kontsumitzaile sekundarioak: organismo heterotrofo haragijaleak dira
- Deskonposatzaileak: materia organikoaren deskonposizioa egiten dutenak, materia inorganikoa sortuz; bakterioak eta onddoak dira
- Eraldatzaileak: konposatu inorganikoak organiko bihurtzen dituzte, ekoizleek konposatu organiko horiek gero erabil ditzaten; bakterio batzuk daude multzo honetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina